martes, 15 de octubre de 2013

03.ariketa_ENUNTZIATUA

ESPAZIO HABITAGARRIA

20m2-ko gela bat dugula, arkitektura ikasle batentzako barne banaketa garatu beharko da. Eskatzen den programa ondokoa delarik: 

- Bakarkako ohea
- Mahaia
- Armairua
- Apalategiak
- ...

Laukiluze baten oina duen gelan, alde luzearen albo batetan sarrerako atea jarriko da. Kontrako aldea fatxada batekoa izango da, eta beste bi hormak berriz, itsuak izango dira.

Ariketa honen helburuak:

- Arkitekturaren dimentsioen hastapena
- Espazio zerbitzaileak eta zerbitzatuak bereiztea
- Banaketa eta kontzeptzioa. Espazio bisual-espazio erabilgarri eta beren arteko erlazioa

Lan prozesua:
- Lehen egunetik maketa kontzeptualak eta apunteak egingo dira, hauen bidez, irakaslearekin proiektua zuzendu/begiratu ahal izateko.

Ematearen eguna: Azaroak 5, gauerdia baino lehen blogean. Azaroak 6-ko klasean entrega.

Aurkeztu beharreko dokumetazioa:

- Planoak DIN A2 formatoan landuko dira
- Proiektuan erabili diren arkitektura erreferentziak adieraziko dira.
- Proiektuaren ideograma eta piktograma
- Garapen arkitektonikoa jasoko duten apunteak
- Lanaren definiziorako beharrezkoak diren oinak, altxaerak eta ebaketak, 1/20 eskalan.
- Maketa 1/20 eskalan
- Maketaren argazkiak



No hay comentarios:

Publicar un comentario