miércoles, 29 de enero de 2014

2.01.ariketa_IDEOGRAMA ETA ERREFERENTZIAK

Gaurko klasean IDEOGRAMAK landu ditugu. Proiektuaren aurrean ideiak eta ardatz nagusiak nola finkatu ikusiaz.






Behin ideiak definituta, ERREFERENTZIAK nola bilatu daitezkeen ere ikusi dugu.

Datorren asterako, ideograma definitiboak eta ideia hoiek aurrera eramateko erabilgarriak izango diren erreferentziak finkatu beharko dira. Ideograma definitiboak eta erreferentziak, bakoitzak bere blog-era igo beharko ditu. 

Datorren asteko zuzenketetan, ideia nagusiak, ideograma, lan maketa eta proiektua nola doan adierazteko baliagarriak izango diren planta, altxaera, ebakidura, irudi etabar ekarriko dira.

2-01.ariketa_IZOZTEGIA ONDARRETAN

Donostiako Ondarreta hondartzan eraikin bat proiektatu beharko da. Helburua, pasiatzen ari den jendeari eta era berean hondartza erabiltzrn ari denari zerbitzua ematea da.
Eraikinak, erabilera beharrei erantzun beharko die, eta derrigorrez mahaiak jartzeko gune bat eta komunak proiektatu beharko dira. Gutxi gorabeherako azalera, 45m2 izango da.

Diseinuaren helburuen artean ondorengoak kontutan hartuko dira:
- Hiriaren eta itsasoa: bi espiazioen arteko muga batean jardutea.
- Hondartza eta pasealekua: bien artean osatzen duten multzoarentzat erreferentzia izango den arkitektura singularra sortzea.



Aurkeztu beharrekoa:
- Proiektuan erabilitako arkitektoen influentziak, beren proposamenen bitartez.
- Ideograma eta piktograma.
- Garapen arkitektonikoa jasoko duten zirriborroak.
- Eraikinaren definiziorako beharrezkoak diren planta, altxaera eta ebaketak 1/30 eskalan.
- Maketa 1/30 eskalan
- Maketaren argazkiak

Lanak, A2 formatoan entregatuo dira eta teknika askea izango dute. 
Klaseko zuzenketak egiteko grafismo maila minimo bat eskatuko da.

Ematearen eguna: Otsailak 12

PROIEKTUAK II

Lauhilabete honetan, 

PROIEKTUAK II ikasgaiarekin jarraituko dugu


lunes, 13 de enero de 2014

Zenbait pelikula arkitekturaren inguruan

Badakigu azterketetan zaudetela baina tartean denbora pixkat deskonektatzeko beharko dezue. Hemen dituzue arkitektura inguruko film sorta bat aurkezten duen link a. Pelikulez gain web orri interesgarria duzue hau.


ondo izan

http://www.laciudadviva.org/blogs/?p=20549