lunes, 14 de abril de 2014

UDABERRIARK

Gaur hasi da Arkitektura Eskolak antolatzen duen lehen udaberriaRK ekimena. Arkitekturaren inguruko ekintzak ezberdinak izango dira 3 egunetan zehar eskolan: hitzaldiak, proiekzioak, kontzertuak, tailerrak... 
Datozen urteetan eskolan horrelako gehiago egin daitezen ezinbestekoa da guztion partehartzea. Animatu eta etorri!

2.03_ariketa_ETXEBIZITZA TIPOLOGIAK





2.03_ariketa_ONDARRETA INGURUKO ARGAZKIAK











miércoles, 9 de abril de 2014

2.03_ariketa_ENUNTZIATUA

BIZITZA BAKARREKO ETXE-ESTUDIO TAILERRA-LORATEGIA ONDARRETAN

Kurtsoko azken ariketa honetan, familia bakarreko etxebizitza bat antolatu beharko da arkitektura tailer estudio bati loturik. Orubearen azalerak bi erabilerak estrategikoki antolatzeko aukera eskeintzen du, bien arteko hartuemana lorategiarekin, patioarekin eta bolumenen artean eginaz.
Eraikina, Ondarretako hiri ehunduran dagoen orube huts batean kokatuko da.

Kanpotik ezinbestekoa izango da inguruan dauden orubeekin erlazionatzea eta baita ere inguruko eraikinen tipologiarekin. Eskala, dentsitatea, ikuspuntuak eta orientazioa bezelako faktoreak ere kontutan izan beharko dira.

Programa:

- Etxebizitza  150m2 ingurukoa. (egongela, sukaldea, jangela, komunak, eta 3 logela gutxienez)
- Bi kotxeentzako aparkamenduak.
- Arkitukturako estudio-tailerra.
- Lorategiaren antolaketa. Proiektatzen diren erabilerak eta bolumenak antolatuko ditu lorategiak, sarrera, etxerako bideak, orubearen itxitura diseinua, lorategiaren diseinua…

Entrega eguna Maiatzak 14-an izango da.

Datorren asterako (apirilak 16): 
Proiektuan erabiliko diren erreferentzia nagusiak bilatu eta landu beharko dira. Horretarako, ikasle bakoitzak klasean erakutsi diren arkitektoen 2 etxebizitza aukeratu beharko dira (ahal bada arkitekto ezberdinak izango dira). Bi etxeak aztertu beharko dira, eta bakoitzaren 3 azterketa eskema egingo dira (imanolena etxearekin egin genuen modura). Azterketa hauek blog-era igoko dira apirilak 16 baino lehen.

Tarteko entrega (apirilak 30): 
Oporretatik bueltan proiektuaren garapenak ikusiko ditugu klasean. Horretarako, bakoitzak 1/200 eskalan proiektuaren maketa ekarri beharko du, eta zuzenketaren ulermenerako beharrezkoak izango diren plano eta irudiak ekarriko dira baita.








T02_ARTIKULUA / ARTÍCULO


udaberriaRK - primaveraRK


ASTEAZKENA - 16 - MIÉRCOLES


11:00 - 12:00 Hormairudiak / Dibujo mural. Hasiera / comienzo. (terraza)

15:30 - 18:30 Hormairudiak / Dibujo mural. Jarraipena / seguimiento . (terraza)

Zuen artean 8-10 kidetako taldeak egi eta pintatzeko arropa egokia ekarri ekintzan parte hartzeko. Material guztia Eskolak jarriko du. 
Asteazkena arte!


Realizar entre vosotros grupos de 8-10 personas para trabajar juntos y traer ropa adecuada para realizar los murales. El material lo pondrá la Escuela.
Nos vemos el miércoles!



miércoles, 2 de abril de 2014

T02_ TALLER DÍA - 05 - TAILER EGUNA

ZUINKETAREN LAN PROZESUA IKASLEEN ESKUTIK
Milesker zuinketan parte hartu dezuten ikasle eta irakasleei. Denon artean emaitza polita lortu dugu!

… eta eskerrak bereziki bideo hau egin dezuten ikasle taldeari!

PROCESO DE TRABAJO DEL REPLANTEO DE LA MANO DE LOS ALUMNOS
Muchas gracias a los alumnos y profesores que habéis participado en el replanteo. Entre todos hemos conseguido un bonito resultado!

… y especial agradecimiento al grupo que ha realizado este video!


T02_ TALLER DÍA - 05 - TAILER EGUNA

Zuinketa egina!! ……….. Replanteo realizado!!

martes, 1 de abril de 2014

T02_ TALLER DÍA - 05 - TAILER EGUNA

5.URTEURRENA / 5º ANIVERSARIO

Oraintxe konturatu gara bihar egingo direla 5 urte Luis Peña Ganchegui hil zela. Beraz, bihar burutuko dugun ekintza, bere 5.urteurrenean egingo diogun omenaldi txikia izango da.

Nos acabamos de dar cuenta que mañana se cumplen 5 años del fallecimiento de Luis Peña Ganchegui. Así que, la actividad de mañana será nuestro pequeño homenaje en el 5º aniversario de su muerte. 


T02_ TALLER DÍA - 05 - TAILER EGUNA

PLANNING - ZUINKETA / REPLANTEO
Ander Gonzalez ikasleak biharko zuinketa lanak burutzeko planning-a bidali du. Mila esker Ander!

Plannig para el replanteo de mañana enviado por el alumno Arder González. Gracias Ander!