lunes, 25 de noviembre de 2013

04.ariketa_EMATEA

Azaroak 27-an entregatu beharrekoak:


1- MAKETA-PROPOSAMENA                 e:1/100

2- PROPOSAMEN OSOA                         e: 1/100 
    (oina / altxaerak / ebaketak)

3- BARNEKO BANAKETAK                     e: 1/50
    (oinak eta ebaketak eskileratik)

4- INFLUENTZIAK (erreferentziak)




lunes, 4 de noviembre de 2013

ERAKUSKETA

BALENCIAGA EZARTZEN erakusketa Bilboko Alhondigako hall nagusian izango dira laister. 
Donostiako Arkitektura Eskolako 4.mailako ikasleek egindako diseinuak egongo dira ikusgai. Cristobal Balenciaga Getariar diseinatzailearen jantzietan oinarrituta egin diren lanpara eta esertokien diseinuen prototipoak ikusteko aukera izango da. 

Datozen egunetan Bilbotik ibili ezkero, ez galtzekoa!

info gehiago beheko irudian, Facebook-en eta kurtsoko blog-ean.



miércoles, 23 de octubre de 2013

03.ariketa_KLASEAN

Datorren asterako, logelaren ariketa nola doan erakusten duen lan-maketa bat eta marrazkiak ekarri behar dira klasean denon artean begiratzeko.

Hemen teoriaren irudi batzuk:






Erakutsi den liburua:

izenburua: "Las medidas en Arquitectura" 
editoriala: GG (Gustavo Gili)
egileak: Enrique Steegmann + José Acebillo.



Aipatu den beste liburua "Neufert" da. Arkitekturan oso ezaguna dena:



miércoles, 16 de octubre de 2013

02.ariketa_ENTREGA EGUNA













03.ariketa_LIBURUA

PETER ZUMTHOR arkitektoaren "Atmosferas" liburuaren esaldi batzuk:

"Entro en un edificio veo un espacio y percibo una atmósfera y en décimas de segundos tengo una sensación de lo que es."

"La atmosfera habla de una sensibilidad emocional, una percepción que funciona a una increíble velocidad y que los seres humanos tenemos para sobrevivir. No en todas las ocasiones queremos recapacitar durante mucho tiempo si aquello nos gusta o no. Hay algo dentro de nosotros que nos dice en seguida un montón de cosas, un entendimiento inmediato, un contacto inmediato, un rechazo inmediato."


"Crear atmosfera también tiene un lado artesanal, tiene que existir un procedimiento, unos intereses, unos instrumentos, unas herramientas para ir en una dirección cuando intento generar esa atmosfera en mis obras."

"La belleza está en los ojos de quien mira "

03.ariketa_ETXEKO LANAK

Datorren asterako 3.ariketaren inguruko erreflexioak jasoko dira. Horretarako, bakoitzak, bere logelaren esentzia erakusten duen idatzi bat egin eta blogera igoko du. Horrekin batera, logelaren bi argazki igoko dira. 

Argazkiek eta testuak ez dute soilik espazioa deskribatu behar, sakonago joan behar da eta logelaren sentsazioak jaso behar dituzte. 




martes, 15 de octubre de 2013

03.ariketa_TESTUAK

ESPECIE DE ESPACIOS, Georges Perec egileak, espazioari buruzko erreflexioak jasotzen ditu liburuxka honetan:



liburuxkaren PDF-a hemen irakurri daiteke ESPECIE DE ESPACIOS

03.ariketa_ENUNTZIATUA

ESPAZIO HABITAGARRIA

20m2-ko gela bat dugula, arkitektura ikasle batentzako barne banaketa garatu beharko da. Eskatzen den programa ondokoa delarik: 

- Bakarkako ohea
- Mahaia
- Armairua
- Apalategiak
- ...

Laukiluze baten oina duen gelan, alde luzearen albo batetan sarrerako atea jarriko da. Kontrako aldea fatxada batekoa izango da, eta beste bi hormak berriz, itsuak izango dira.

Ariketa honen helburuak:

- Arkitekturaren dimentsioen hastapena
- Espazio zerbitzaileak eta zerbitzatuak bereiztea
- Banaketa eta kontzeptzioa. Espazio bisual-espazio erabilgarri eta beren arteko erlazioa

Lan prozesua:
- Lehen egunetik maketa kontzeptualak eta apunteak egingo dira, hauen bidez, irakaslearekin proiektua zuzendu/begiratu ahal izateko.

Ematearen eguna: Azaroak 5, gauerdia baino lehen blogean. Azaroak 6-ko klasean entrega.

Aurkeztu beharreko dokumetazioa:

- Planoak DIN A2 formatoan landuko dira
- Proiektuan erabili diren arkitektura erreferentziak adieraziko dira.
- Proiektuaren ideograma eta piktograma
- Garapen arkitektonikoa jasoko duten apunteak
- Lanaren definiziorako beharrezkoak diren oinak, altxaerak eta ebaketak, 1/20 eskalan.
- Maketa 1/20 eskalan
- Maketaren argazkiak



02.filma_LE CABANON

Bihar, Azaroak 16 arratsaldeko 16:30 tan "Le Cabanon" filma ikusgai izango dugu eskolako paraninfoan. Le Corbusier arkitekto ezagunak 1951-1952 urtean, kokapen oporretarako diseinatu zuen 3,66 x 3,66m-tako espazioa.







jueves, 10 de octubre de 2013

02.ariketa_TXABOLAREN MARRAZKETARAKO PRESTATZEN

Behin maketa eraikia, argi ikusten da aukeratu diren soluzio konstruktiboak zuzenak izan diren, hobetu daitezkeen ala aldatu behar diren. Marrazkira pasatzerako garaian kontutan izango dira akatsak eta soluzio zuzena marraztu beharko da.

Maketa soluzio egokitik hurrun badago, maketa osoa errepikatzea komeni da. Aldaketa txikiak badira, norberak baloratu beharko du berria egitea merezi duen ala dagoena moldatuta balioko duen. 

OHARRA!: Ez ahaztu zuen cutter-ak zorroztuak izatea! kutxilla berriekin egindako maketak ASKOZ TXUKUNAGOAK irtentzen dira!!... ondorioz, nota hobea izaten dute ; )


Datorren asteazkenean, 02 ariketen entregak aztertuko ditugu.

02.ariketa_TXABOLARI AURRE EGITEN

Javier Bengoak bigarren ariketari aurre nola egin azaldu zigun...


Ikasleak, maketaren lehen pausuak ematen: 





viernes, 27 de septiembre de 2013

02.ariketa_ERREFERENTZIA

PLAYHOUSE

Bartzelonako Anna & Eugeni Bach arkitektoek egindako lan bat dugu hau. A&EB izenpean lan egiten dute. PLAYHOSE, bigarren ariketa honetan lanean hasteko erreferentzia interesgarria...

"Cuando una pareja de arquitectos tiene hijos pequeños, siempre llega el día en que éstos preguntan:
- Papá, mamá,... ¿Vosotros sois arquitectos, verdad?
- Sí...
- ¿Y hacéis casas a la gente?
- Sí, claro...
- Y entonces viene la pregunta trampa:
- ¿Y por qué no nos hacéis una casita a nosotros?"



T1.tailer bateratua_ARIKETA

TAILER BATERATUAren PROGRAMA

1go ZIKLOA D.A.G.E.T. 2013-14 Kurtsoa

AURREKARIAK:

Arkitektura ezagutza desberdinak biltzen dituen diziplina da, eta horregatik, honen erabilpenerako, hauen ezagutza ezinbestekoa da. Karrera hasieratik ikasleek ezagutza desberdin hauek bereganatzen hasi behar dituzte. Horrela, ikasleak bere proiektuaren garapena bideratua ahal izateko, tailer honetan ikasgai desberdinek eskeintzen dituzten ezagutzak nahastuko dira.


HELBURUAK:

Euren eskola prestakuntza hasiera gisa, ikaslea, espazio arkitektoniko txiki bat ulertu ahal izateko gai izan beharko da, datuak hartuz, aztertuz eta hauek dimentsiotan irudikatuz. Eraikitako errealitate bat ikasteko behar diren oinarrizko lanak hauek izango dira:

1 -. Eskuzko apunteen bidez datuak irudikatu beharko dira, adierazpenari garrantzia berezia eskeiniz. Apunteak, neurriak, xehetasunak, eraikuntza sistemak eta hauen ulerpena.

2 -. Marrazki teknikoaren bidez irudikapen arkitektonikoaren errepresentazio grafikoa: planoak, altxaerak eta ebaketak, behar bezala delineatutak eta akotatutak (ordenagailurik erabili gabe).

3 -. Errepresentazio bolumetrikoa maketaren bitartez (ordenagailurik erabili gabe). Bertan argi eta garbi azaldu behar dira zeintzuk diren espazioa osatzen duten elementu konpositibo nagusiak (egitura, materialeak, amaierak, ingurunearekiko erlazioa, Eskolarekiko integrazioa, etb).




ARIKETA

ARKITEKTURA IKASLE BATENTZAKO ETXEBIZITZA-ESTUDIOA

Landuko den bolumetria, eskola sarreraren aldamenean dagoen lorategi itxian garatuko da. Beraz, bertan dagoen eraikuntzak inguruarekiko duen erlazioa, konexioak, eta eskolarekiko integrazioa aztertzea proposatzen da. Bolumetria berria, eraikitako bolumenaren barnean garatuko da, aurretikako ausnarketa intelektual baten ondoren, ideia arrazoituz eta justifikatuz.

Banakako ariketa izango da, baina ikasleen arteko elkarlana ere bultzatu nahi da, batez ere tailerrean eta ezarritako ordutegian.


HELBURUAK:
  • Lekuarekiko egokitzapena.
  • Topografiaren egokitzapen berria.
  • Eguneko eta gaueko espazioen konposizio arkitektoniko estrategikoa.
  • Kanpoalde/Barnealde erlazioa. Konexio espazioak.
  • Proposamen arkitektonikoaren interesa.

PROGRAMA:

Proposamena bi oinetan garatuko da, eta derrigorrezko espazioak hauek dira:

- Bizikleta bat gordetzeko aukera emango duen harrera gunea.
- Ikasketa gune bat bi ikasleentzako.
- Bainugela edo komuna.
- Logela.

Azaleraren aukeraketa librea da, baina bolumena ezin izango da bertako eraikuntza baino altuagoa izan.



AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK:

DIN A2 NEURRIKO PLANUAK

Erabilitako influentzia arkitektonikoak.
Ideograma eta piktograma.
Garapen arkitektonikoa azaltzen dituzten eskuzko apunteak.
Oinak, altxaerak eta ebaketak. 1/50 eskalan.
Maketa 1/ 100 eskalan.
Maketaren argazkiak.
Proposamena irudimenezko modu baten azaltzen duen edozein beste dokumentu.



KURTSOAREN EGUTEGIA:

1º Tailerra –
- Edukiaren aurkezpena, eta tailerraren antolaketa eta funtzionamenduaren azalpena.
- Gaiaren aurkezpena eta zalantzak argitzeko denbora.
- Lekuaren bisita.
- Eguneko zeregina honako hau da:
- “Edículo”-aren analisia eta honek eskolarekiko duen kokapenaren azterketa.
- Oinarrizko krokis batzuen bitartez, ikasleak, espresibitateari harreta berezia eskeiniz, eraikina eta bere ingurunea irudikatu beharko ditu.
- Lehenengo klasearen ondoren lanak bilduko dira.

2º Tailerra –
-Ikasleari aurretikako klasean aurkeztutako lana itzuliko zaio, gaiean lanean jarrai dezan.
- Bigarrengo klase honen amaieran “Edículo”aren azterketa planu hauen bidez irudikatua geratu beharko da: Oina, altxaerak eta ebaketak.
- Planuak arkatzez egin beharko dira DIN A-2 orrian.


3º Tailerra –
- Ikasleari aurretikako klasean aurkeztutako lana itzuliko zaio, gaiean lanean jarrai dezan.
- Teknika askeen bidez MAKETA bat burutu beharko da, beraz, ikasleak behar duen material guztiarekin azaldu beharko da eskolara.


4º Tailerra –
- Ikasleari aurretikako klasean aurkeztutako lana itzuliko zaio, gaiean lanean jarrai dezan.
- Arkatzez, marrazki teknikoaren bidez, aztertutako espazioaren eta proposatzen denaren irudikapena aurkeztu beharko da. Beharrezkoa izango da: Akotaturiko bi oinak, beraien artean elkartzut diren bi ebaketak (eskaileratik eginikoa) eta altxaerak (DIN A-2).
Ikasgai desberdinetan irakasle bakoitzak eginiko zuzenketak ere aurkeztu beharko dira.
- Eguneko lanaren entrega.


5º Tailerra –
- Ikasleari aurretikako klasean aurkeztutako lana itzuliko zaio, gaiean lanean jarrai dezan.
- Proiektuaren amaierako irudikapen osoa (tintaz, kolore eta itzalak erabiliaz). (DIN A-2).
- Lan guztien entrega.


OHAR GARRANTZITSUAK:

Lan egingo den formatoa DIN A-2 izango da. Klase bakoitzaren hasieran orri hauei zigilua jarriko diegu. Klasearen amaieran, lan guztiak jaso eta talde bakoitzari dagokion karpeta bakar batean gordeko dira. Karpeta hauek hurrengo tailer eguna arte gordeko dira. Horrela, hurrengo klase egunean, hasieran, ikasle bakoitzari berriro itzuliko zaio egindako lana. Tailer egunetan, ikasleak bere lanak ordezkatu, hobetu, eta aldatu ahal izango ditu.

KALIFIKAZIO SISTEMA: Zikloaren amaneran, ikasle bakoitzak nota bakarra izango du. Nota horren portzentaiak orientatiboak dira:

- Proiektuak I: 25 %
- Irudigintza I: 25 %
- Geometria I: 25 %
- Eraikuntza I: 25 %

Hala ere, ikasgai hauek aprobatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da:

1º. Tailerrean ezarritako lan guztiak, beren osotasunean burutzea eta entregatzea.

2º. Tailerrean jasotako nota gutxienez 5ekoa izatea (10en bitartean).

IKASGELAREN ANTOLAKETA: Ikasle bakoitza, tokatu zaion lan taldean egon beharko da eserita. Hala ere, lehen esan degun bezela, ikaskideen elkar lana eta komunikazioa bultzatzea nahi dugu, beraz, ikasleak askatasun guztia izango du lan talde desberdinekin hitz egiteko..

miércoles, 25 de septiembre de 2013

02.ariketa: ERREFERENTZIAK

Hemen dituzue bigarren ariketa egiteko imagin batzu.

Ugandako etxe tradizionala
Maputo, Mozanbiken turistentzat apartamentuak
txinatar andamio egitura
Bambuzko instalazio artistikoa

02.ariketa_ENUNTZIATUA

10 m2 INGURUKO TXABOLA BATEN ERAIKUNTZA

Beharrezko materiala:

- Oholak: 2,40 m. luzera, 0,025 m. lodiera eta 0,25 m. zabalerakoak
- Gapirioak: 2,40 m. x 0,07 m. x 0,07 m.
- Eskuko zerra
- Mailua
- Iltzeak

( Materiale hauek 1/20 eskalan landuko dira maketan, horregatik urrengo asterako materiale hau eta eskala honetara egokitua eta moztua ekartzea beharrezkoa izango da.)


Lan honekin loturak eta oinarrizko eraikuntza kontzeptuak zein egitura nozioak landu nahi dira.

astero jasoko da asteko lana, eta azken ematea urriak 15 asteartean blogean eskegi beharko da. Eskurako entrega asteazkenean goizeko 8:30 izango da T0 tailerrean.

Aurkeztu beharrekoa:

- Maketa 1/20 eskalan
- Eskuzko apunteak
- Proeiktua ulertarazteko beharrezkoak diren oin, altxaera eta ebaketak 1/20 eskalan.
Paper formatua A2 izango da.

01.filma_NIEMEYER

Gaur, Irailak 25 arratsaldeko 16:00 tan Oscar Niemeyer arkitektuari buruzko filma ikusgai izango dugu eskolako paraninfoan.
Arkitekto honi buruzko textu bat duzue hemen irakurgai.

miércoles, 11 de septiembre de 2013

KURTSOKO LEHEN EGUNA

Gaurko klaseko irudiak...




Datorren asterako ikasle bakoitzak bere paper egitura egina ekarriko du. 
Horretaz gain, klasean eskatu den kurtsoko fitxa A2 karpetan itsatxian ekarriko da, eta bakoitzaren bloga irekia egon beharko du. Blogaren izena honela egituratuko da:

izenabizenak-proiektuakbat.blogspot.com

(zuen izena okupaturik badago, izenabizenak-proiektuakbat-daget.blogspot.com erabili daiteke)


martes, 10 de septiembre de 2013

01.ariketa_PAPIROFLEXIA

Kurtsoko lehen ariketa honetan, paper egitura ezberdinak landuko dira... Helburua, material malgu bati, tolesturen bidez, zurruntasuna ematen ikastea da.

DIN A2 paper batetik abiatuz, paper egitura bat sortuko da. Goraizeak eta kuter-az gain, ez da beste materialik erabiliko prozesuan. 


1.ariketaren EMATE EGUNA: Irailak 25


Irudian, Tara Keens Douglas arkitektoak papera dolestuaz egindako lan bat.