miércoles, 23 de octubre de 2013

03.ariketa_KLASEAN

Datorren asterako, logelaren ariketa nola doan erakusten duen lan-maketa bat eta marrazkiak ekarri behar dira klasean denon artean begiratzeko.

Hemen teoriaren irudi batzuk:






Erakutsi den liburua:

izenburua: "Las medidas en Arquitectura" 
editoriala: GG (Gustavo Gili)
egileak: Enrique Steegmann + José Acebillo.



Aipatu den beste liburua "Neufert" da. Arkitekturan oso ezaguna dena:



miércoles, 16 de octubre de 2013

02.ariketa_ENTREGA EGUNA













03.ariketa_LIBURUA

PETER ZUMTHOR arkitektoaren "Atmosferas" liburuaren esaldi batzuk:

"Entro en un edificio veo un espacio y percibo una atmósfera y en décimas de segundos tengo una sensación de lo que es."

"La atmosfera habla de una sensibilidad emocional, una percepción que funciona a una increíble velocidad y que los seres humanos tenemos para sobrevivir. No en todas las ocasiones queremos recapacitar durante mucho tiempo si aquello nos gusta o no. Hay algo dentro de nosotros que nos dice en seguida un montón de cosas, un entendimiento inmediato, un contacto inmediato, un rechazo inmediato."


"Crear atmosfera también tiene un lado artesanal, tiene que existir un procedimiento, unos intereses, unos instrumentos, unas herramientas para ir en una dirección cuando intento generar esa atmosfera en mis obras."

"La belleza está en los ojos de quien mira "

03.ariketa_ETXEKO LANAK

Datorren asterako 3.ariketaren inguruko erreflexioak jasoko dira. Horretarako, bakoitzak, bere logelaren esentzia erakusten duen idatzi bat egin eta blogera igoko du. Horrekin batera, logelaren bi argazki igoko dira. 

Argazkiek eta testuak ez dute soilik espazioa deskribatu behar, sakonago joan behar da eta logelaren sentsazioak jaso behar dituzte. 




martes, 15 de octubre de 2013

03.ariketa_TESTUAK

ESPECIE DE ESPACIOS, Georges Perec egileak, espazioari buruzko erreflexioak jasotzen ditu liburuxka honetan:



liburuxkaren PDF-a hemen irakurri daiteke ESPECIE DE ESPACIOS

03.ariketa_ENUNTZIATUA

ESPAZIO HABITAGARRIA

20m2-ko gela bat dugula, arkitektura ikasle batentzako barne banaketa garatu beharko da. Eskatzen den programa ondokoa delarik: 

- Bakarkako ohea
- Mahaia
- Armairua
- Apalategiak
- ...

Laukiluze baten oina duen gelan, alde luzearen albo batetan sarrerako atea jarriko da. Kontrako aldea fatxada batekoa izango da, eta beste bi hormak berriz, itsuak izango dira.

Ariketa honen helburuak:

- Arkitekturaren dimentsioen hastapena
- Espazio zerbitzaileak eta zerbitzatuak bereiztea
- Banaketa eta kontzeptzioa. Espazio bisual-espazio erabilgarri eta beren arteko erlazioa

Lan prozesua:
- Lehen egunetik maketa kontzeptualak eta apunteak egingo dira, hauen bidez, irakaslearekin proiektua zuzendu/begiratu ahal izateko.

Ematearen eguna: Azaroak 5, gauerdia baino lehen blogean. Azaroak 6-ko klasean entrega.

Aurkeztu beharreko dokumetazioa:

- Planoak DIN A2 formatoan landuko dira
- Proiektuan erabili diren arkitektura erreferentziak adieraziko dira.
- Proiektuaren ideograma eta piktograma
- Garapen arkitektonikoa jasoko duten apunteak
- Lanaren definiziorako beharrezkoak diren oinak, altxaerak eta ebaketak, 1/20 eskalan.
- Maketa 1/20 eskalan
- Maketaren argazkiak



02.filma_LE CABANON

Bihar, Azaroak 16 arratsaldeko 16:30 tan "Le Cabanon" filma ikusgai izango dugu eskolako paraninfoan. Le Corbusier arkitekto ezagunak 1951-1952 urtean, kokapen oporretarako diseinatu zuen 3,66 x 3,66m-tako espazioa.







jueves, 10 de octubre de 2013

02.ariketa_TXABOLAREN MARRAZKETARAKO PRESTATZEN

Behin maketa eraikia, argi ikusten da aukeratu diren soluzio konstruktiboak zuzenak izan diren, hobetu daitezkeen ala aldatu behar diren. Marrazkira pasatzerako garaian kontutan izango dira akatsak eta soluzio zuzena marraztu beharko da.

Maketa soluzio egokitik hurrun badago, maketa osoa errepikatzea komeni da. Aldaketa txikiak badira, norberak baloratu beharko du berria egitea merezi duen ala dagoena moldatuta balioko duen. 

OHARRA!: Ez ahaztu zuen cutter-ak zorroztuak izatea! kutxilla berriekin egindako maketak ASKOZ TXUKUNAGOAK irtentzen dira!!... ondorioz, nota hobea izaten dute ; )


Datorren asteazkenean, 02 ariketen entregak aztertuko ditugu.

02.ariketa_TXABOLARI AURRE EGITEN

Javier Bengoak bigarren ariketari aurre nola egin azaldu zigun...


Ikasleak, maketaren lehen pausuak ematen: