PLAYHOUSE
Bartzelonako Anna & Eugeni Bach arkitektoek egindako lan bat dugu hau. A&EB izenpean lan egiten dute. PLAYHOSE, bigarren ariketa honetan lanean hasteko erreferentzia interesgarria...
"Cuando una pareja de arquitectos tiene hijos pequeños, siempre llega el día en que éstos preguntan:
- Papá, mamá,... ¿Vosotros sois arquitectos, verdad?
- Sí...
- ¿Y hacéis casas a la gente?
- Sí, claro...
- Y entonces viene la pregunta trampa:
- ¿Y por qué no nos hacéis una casita a nosotros?"
viernes, 27 de septiembre de 2013
T1.tailer bateratua_ARIKETA
TAILER
BATERATUAren PROGRAMA
1go
ZIKLOA D.A.G.E.T. 2013-14
Kurtsoa
AURREKARIAK:
Arkitektura
ezagutza desberdinak biltzen dituen diziplina da, eta horregatik,
honen erabilpenerako, hauen ezagutza ezinbestekoa da. Karrera
hasieratik ikasleek ezagutza desberdin hauek bereganatzen hasi behar
dituzte. Horrela, ikasleak bere proiektuaren garapena bideratua ahal
izateko, tailer honetan ikasgai desberdinek eskeintzen dituzten
ezagutzak nahastuko dira.
HELBURUAK:
Euren
eskola prestakuntza hasiera gisa, ikaslea, espazio arkitektoniko
txiki bat ulertu ahal izateko gai izan beharko da, datuak hartuz,
aztertuz eta hauek dimentsiotan irudikatuz. Eraikitako errealitate
bat ikasteko behar diren oinarrizko lanak hauek izango dira:
1
-. Eskuzko apunteen bidez datuak irudikatu beharko dira,
adierazpenari garrantzia berezia eskeiniz. Apunteak, neurriak,
xehetasunak, eraikuntza sistemak eta hauen ulerpena.
2
-. Marrazki teknikoaren bidez irudikapen arkitektonikoaren
errepresentazio grafikoa: planoak, altxaerak eta ebaketak, behar
bezala delineatutak eta akotatutak (ordenagailurik erabili gabe).
3
-. Errepresentazio bolumetrikoa maketaren bitartez (ordenagailurik
erabili gabe). Bertan argi eta garbi azaldu behar dira zeintzuk diren
espazioa osatzen duten elementu konpositibo nagusiak (egitura,
materialeak, amaierak, ingurunearekiko erlazioa, Eskolarekiko
integrazioa, etb).
ARIKETA
ARKITEKTURA
IKASLE BATENTZAKO ETXEBIZITZA-ESTUDIOA
Landuko
den bolumetria, eskola sarreraren aldamenean dagoen lorategi itxian
garatuko da. Beraz, bertan dagoen eraikuntzak inguruarekiko duen
erlazioa, konexioak, eta eskolarekiko integrazioa aztertzea
proposatzen da. Bolumetria
berria, eraikitako bolumenaren barnean garatuko da, aurretikako
ausnarketa intelektual baten ondoren, ideia arrazoituz eta
justifikatuz.
Banakako
ariketa izango da, baina ikasleen arteko elkarlana ere bultzatu nahi
da, batez ere tailerrean eta ezarritako ordutegian.
HELBURUAK:
- Lekuarekiko egokitzapena.
- Topografiaren egokitzapen berria.
- Eguneko eta gaueko espazioen konposizio arkitektoniko estrategikoa.
- Kanpoalde/Barnealde erlazioa. Konexio espazioak.
- Proposamen arkitektonikoaren interesa.
PROGRAMA:
Proposamena
bi oinetan garatuko da, eta derrigorrezko espazioak hauek dira:
-
Bizikleta bat gordetzeko aukera emango duen harrera gunea.
-
Ikasketa gune bat bi ikasleentzako.
-
Bainugela edo komuna.
-
Logela.
Azaleraren
aukeraketa librea da, baina bolumena ezin izango da bertako
eraikuntza baino altuagoa izan.
AURKEZTU
BEHARREKO DOKUMENTUAK:
DIN
A2 NEURRIKO PLANUAK
Erabilitako
influentzia arkitektonikoak.
Ideograma
eta
piktograma.
Garapen
arkitektonikoa azaltzen dituzten eskuzko apunteak.
Oinak,
altxaerak eta ebaketak. 1/50 eskalan.
Maketa
1/ 100 eskalan.
Maketaren
argazkiak.
Proposamena
irudimenezko modu baten azaltzen duen edozein beste dokumentu.
KURTSOAREN
EGUTEGIA:
1º
Tailerra –
-
Edukiaren aurkezpena, eta tailerraren antolaketa eta
funtzionamenduaren azalpena.
-
Gaiaren aurkezpena eta zalantzak argitzeko denbora.
-
Lekuaren bisita.
-
Eguneko zeregina honako hau da:
-
“Edículo”-aren analisia eta honek eskolarekiko duen kokapenaren
azterketa.
-
Oinarrizko krokis batzuen bitartez, ikasleak, espresibitateari
harreta berezia eskeiniz, eraikina eta bere ingurunea irudikatu
beharko ditu.
-
Lehenengo klasearen ondoren lanak bilduko dira.
2º
Tailerra –
-Ikasleari
aurretikako klasean aurkeztutako lana itzuliko zaio, gaiean lanean
jarrai dezan.
-
Bigarrengo klase honen amaieran “Edículo”aren azterketa planu
hauen bidez irudikatua geratu beharko da: Oina, altxaerak eta
ebaketak.
-
Planuak arkatzez egin beharko dira DIN A-2 orrian.
3º
Tailerra
–
-
Ikasleari aurretikako klasean aurkeztutako lana itzuliko zaio, gaiean
lanean jarrai dezan.
-
Teknika askeen bidez MAKETA bat burutu beharko da, beraz, ikasleak
behar duen material guztiarekin azaldu beharko da eskolara.
4º
Tailerra –
-
Ikasleari aurretikako klasean aurkeztutako lana itzuliko zaio, gaiean
lanean jarrai dezan.
-
Arkatzez, marrazki teknikoaren bidez, aztertutako espazioaren eta
proposatzen denaren irudikapena aurkeztu beharko da. Beharrezkoa
izango da: Akotaturiko bi oinak, beraien artean elkartzut diren bi
ebaketak (eskaileratik eginikoa) eta altxaerak (DIN A-2).
Ikasgai
desberdinetan irakasle bakoitzak eginiko zuzenketak ere aurkeztu
beharko dira.
-
Eguneko lanaren entrega.
5º
Tailerra –
-
Ikasleari aurretikako klasean aurkeztutako lana itzuliko zaio, gaiean
lanean jarrai dezan.
-
Proiektuaren amaierako irudikapen osoa (tintaz, kolore eta itzalak
erabiliaz). (DIN A-2).
-
Lan guztien entrega.
OHAR
GARRANTZITSUAK:
Lan
egingo den formatoa DIN A-2 izango da. Klase bakoitzaren hasieran
orri hauei zigilua jarriko diegu. Klasearen amaieran, lan guztiak
jaso eta talde bakoitzari dagokion karpeta bakar batean gordeko dira.
Karpeta hauek hurrengo tailer eguna arte gordeko dira. Horrela,
hurrengo klase egunean, hasieran, ikasle bakoitzari berriro itzuliko
zaio egindako lana. Tailer egunetan, ikasleak bere lanak ordezkatu,
hobetu, eta aldatu ahal izango ditu.
KALIFIKAZIO
SISTEMA: Zikloaren
amaneran, ikasle bakoitzak nota
bakarra
izango du. Nota horren portzentaiak orientatiboak dira:
-
Proiektuak I: 25
%
-
Irudigintza I: 25
%
-
Geometria I: 25
%
-
Eraikuntza I: 25
%
Hala
ere, ikasgai
hauek aprobatu ahal izateko, ezinbestekoa
izango da:
1º.
Tailerrean ezarritako lan guztiak, beren osotasunean burutzea eta
entregatzea.
2º.
Tailerrean jasotako nota gutxienez 5ekoa izatea (10en bitartean).
IKASGELAREN
ANTOLAKETA: Ikasle
bakoitza, tokatu zaion lan taldean egon beharko da eserita. Hala ere,
lehen esan degun bezela, ikaskideen elkar lana eta komunikazioa
bultzatzea nahi dugu, beraz, ikasleak askatasun guztia izango du lan
talde desberdinekin hitz egiteko..
jueves, 26 de septiembre de 2013
miércoles, 25 de septiembre de 2013
02.ariketa: ERREFERENTZIAK
Hemen dituzue bigarren ariketa egiteko imagin batzu.
![]() |
Ugandako etxe tradizionala |
![]() |
Maputo, Mozanbiken turistentzat apartamentuak |
![]() |
txinatar andamio egitura |
![]() |
Bambuzko instalazio artistikoa |
02.ariketa_ENUNTZIATUA
10 m2 INGURUKO TXABOLA BATEN ERAIKUNTZA
Beharrezko materiala:
- Oholak: 2,40 m. luzera, 0,025 m. lodiera eta 0,25 m. zabalerakoak
- Gapirioak: 2,40 m. x 0,07 m. x 0,07 m.
- Eskuko zerra
- Mailua
- Iltzeak
( Materiale hauek 1/20 eskalan landuko dira maketan, horregatik urrengo asterako materiale hau eta eskala honetara egokitua eta moztua ekartzea beharrezkoa izango da.)
Lan honekin loturak eta oinarrizko eraikuntza kontzeptuak zein egitura nozioak landu nahi dira.
astero jasoko da asteko lana, eta azken ematea urriak 15 asteartean blogean eskegi beharko da. Eskurako entrega asteazkenean goizeko 8:30 izango da T0 tailerrean.
Aurkeztu beharrekoa:
- Maketa 1/20 eskalan
- Eskuzko apunteak
- Proeiktua ulertarazteko beharrezkoak diren oin, altxaera eta ebaketak 1/20 eskalan.
Paper formatua A2 izango da.
Beharrezko materiala:
- Oholak: 2,40 m. luzera, 0,025 m. lodiera eta 0,25 m. zabalerakoak
- Gapirioak: 2,40 m. x 0,07 m. x 0,07 m.
- Eskuko zerra
- Mailua
- Iltzeak
( Materiale hauek 1/20 eskalan landuko dira maketan, horregatik urrengo asterako materiale hau eta eskala honetara egokitua eta moztua ekartzea beharrezkoa izango da.)
Lan honekin loturak eta oinarrizko eraikuntza kontzeptuak zein egitura nozioak landu nahi dira.
astero jasoko da asteko lana, eta azken ematea urriak 15 asteartean blogean eskegi beharko da. Eskurako entrega asteazkenean goizeko 8:30 izango da T0 tailerrean.
Aurkeztu beharrekoa:
- Maketa 1/20 eskalan
- Eskuzko apunteak
- Proeiktua ulertarazteko beharrezkoak diren oin, altxaera eta ebaketak 1/20 eskalan.
Paper formatua A2 izango da.
01.filma_NIEMEYER
Gaur, Irailak 25 arratsaldeko 16:00 tan Oscar Niemeyer arkitektuari buruzko filma ikusgai izango dugu eskolako paraninfoan.
Arkitekto honi buruzko textu bat duzue hemen irakurgai.
miércoles, 11 de septiembre de 2013
KURTSOKO LEHEN EGUNA
Gaurko klaseko irudiak...
Datorren asterako ikasle bakoitzak bere paper egitura egina ekarriko du.
Horretaz gain, klasean eskatu den kurtsoko fitxa A2 karpetan itsatxian ekarriko da, eta bakoitzaren bloga irekia egon beharko du. Blogaren izena honela egituratuko da:
izenabizenak-proiektuakbat.blogspot.com
(zuen izena okupaturik badago, izenabizenak-proiektuakbat-daget.blogspot.com erabili daiteke)
Horretaz gain, klasean eskatu den kurtsoko fitxa A2 karpetan itsatxian ekarriko da, eta bakoitzaren bloga irekia egon beharko du. Blogaren izena honela egituratuko da:
izenabizenak-proiektuakbat.blogspot.com
(zuen izena okupaturik badago, izenabizenak-proiektuakbat-daget.blogspot.com erabili daiteke)
martes, 10 de septiembre de 2013
01.ariketa_PAPIROFLEXIA
Kurtsoko lehen ariketa honetan, paper egitura ezberdinak landuko dira... Helburua, material malgu bati, tolesturen bidez, zurruntasuna ematen ikastea da.
DIN A2 paper batetik abiatuz, paper egitura bat sortuko da. Goraizeak eta kuter-az gain, ez da beste materialik erabiliko prozesuan.
1.ariketaren EMATE EGUNA: Irailak 25
DIN A2 paper batetik abiatuz, paper egitura bat sortuko da. Goraizeak eta kuter-az gain, ez da beste materialik erabiliko prozesuan.
1.ariketaren EMATE EGUNA: Irailak 25

Irudian, Tara Keens Douglas arkitektoak papera dolestuaz egindako lan bat.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)